Gure Otoitza

GABONETAKO OTOITZA OTXARKOAGAKO HERRI-LANEN ERDIAN

Otxarkoagan herri-lanetan ari diren sasoi luze hauetan,

Eta hautsa, lohia, zementua eta makinen zarata ditugu inguruan, baina

Gauza onak ere ekarriko dizkigute...;

Gabon hauetan, gure gurariak eta erreguak adierazi nahi ditu, gure alde, gure auzoaren alde, Gizateriaren alde, eta aterpeko sehaska eraikiko dugu “Bilbao estiloko” baldosa zatiez.

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Horrela, bideak berdindu eta zuzentzeko, eta hobetzen jarraitzeko.

Jauna, haz gaitezen beti pertsona gisa!

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Eta barandaz ere bai, gure etxeetara hobeto sartzeko,

Seguru, konfiantzaz, eta eskutik helduta errazago ibiltzeko.

Jauna, izan gaitezen pertsona hurbil eta eskuzabalak!

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Betiko baldosaz: betikoentzat eta datozenentzat, payoentzat eta ijitoentzat, arazoak dituztenentzat eta arazorik ez izateko zoriona dutenentzat.

Jauna, izan gaitezen pertsona toleranteak eta abegikorrak!

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Eta Txotenan egin nahi dugu, eta Makaldin, Aixe Onan eta Lozoñon, Julián Gayarren eta Arbolantxa Bidean, Geltokian eta Azokan eta Auzo Etxean eta Txinoan...

Eta auzo politagoa eta humanoagoa erakintzen jarraitu.

Jauna, izan gaitezen pertsona toleranteak eta konprometituak!

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Eta beroietatik errazago ibil daitezela pertsona minusbaliatuak, itsuak, gaixoak, zaharrak... ibiltzeko eta bizitzeko zailtasun handienak dituztenak.

Jauna, izan gaitezen pertsona solidarioak! 

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Eta Abandoibarrakoak, Gran Viakoak eta Negurikoak bezalakoak izan daitezela....

Eta hiri osoan banatu dadila txirotasuna eta aberastasuna. Pertsona eta leku guztiek baitaukagu izen on eta duintasun bera.

Jauna, bizi gaitezen berdintasunean eta justizian!

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Baina ez bakarrik baldosa grisez; zuhaitzak, koloreak eta loreak, arrosak eta berdeguneak ere jarri nahi ditugu.

Jauna, izan gaitezen pertsona biziak!  

Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Eta hemendik, zapaltzen dugunetik, mundura zabalduta eta mundu zabaletik gertu sentitu nahi dugu, Gizateri osotik gertu, hain berdin, eta hain desberdin, hain global eta hain tokiko.

Jauna, izan gaitezen pertsona unibertsal!

  Sehaska egin nahi dugu baldosaz...

Eta “Jauna gurekin” bera ere gure artean bizi dela ikusi, bataz jantzita, zapatiletan, hain benetako eta hain misteriotsu;

Eta jaio egiten da eta jaioarazten gaitu.

Jauna, izan gaitezen pertsona sinismen eta fededun!